Bizkaia, 2014-06-27
2015eko Bizkaiko ikastolen jaialdia, Ibilaldia, Bilboko Miribilla auzoan ospatuko da maiatzaren 31an. HARROBIA Lanbide Heziketarako zentroak antolatuko dau, heziketa mota honetan euskerearen presentzia indartu gurean. Datorren urteko Ibilaldia, Bilboko Zabala, San Frantzisko eta Miribilla auzoetako kale eta parkeetatik igaroko da. HARROBIA Lanbide Heziketa zentroak hiru urte baino ez daukaz eta bere jatorria Portugaleten 10 urte egin ebazan Ibar ezkerra izeneko zentroan dauka. Juan Carlos Gomez, Bizkaiko Ikastolen Federazinoko presidenteagaz eta Fernando Garrigo Harrobia zentroko zuzendariagaz egon gara. Bilbon Lanbide Heziketaren Goi eta Erdi zikloetako eskaintzan 408 gela dagoz eta horreetatik 14 baino ez dira euskeraz eskaintzen. Bizkaian euskerazko eskaintzea Lanbide Heziketaren alorrean %7ra be ez da heltzen. Egoerea irauli gurean datorren urteko Ibilaldiak Harro ibili leloa eroango dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa