Mundua, 2014-12-31
2015ean mundu zabalean Europan egingo dabezan hauteskunde batzuk eta Asian piztuta dagozan gatazkak izango dira albiste.
Txente Rekondo nazinoarteko adituak aurreratu deuskunez, betiko lez sorpresaren bat egon leiteke. Alde batetik ikusi beharko da AEBen eta Europar Batasunak hasitako hartuemon komertzialen plan barriak zer dakarren, bestalde Britaina Handian eta Grezian hauteskundeak izango dira. Grezian urtarrilaren 25ean eta Britaina Handian apirilean. Txente Rekondok Londreseko hitzorduari buruz egin deusku berba. Hazkunde ekonomikoan gogor eta sendo dabilzan herrialdeen artean Txende Rekondok Txinaren papera nabarmendu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa