EAE - Mundua, 2014-01-14
2014ko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko izena emoteko epea zezeilaren 24an amaituko da. Aurtengo udan 100 euskal gazte murgilduko dira kooperazino programetan Amerikan, Afrikan eta Asian. Ia 600 edo 700 eskaera egoten dira eta Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzatik gero beharren eta perfilen arabera aukeraketea egiten dabe. Igaz Afrikarako eskatuta egozan perfil batzuk ez ziran bete frantzesez ekien behar beste gazterik ez zalako egon eskatzaileen artean. 100 barik 86 gaztek urte eben Indiara, Perura, Nikaraguara, Ugandara edo Kolonbiara. Hiru hileko esperintziaren ostean gazteen eta GKEen arteko fidelizazinoa indartu gura da. Jon Redondo Jaurlaritzako Gazteria Zuzendariak dana azaldu deusku. Aukeraketa prozesua eta gazteei gero emongo deutsen formazinoa unibersidadeko azterketakaz denboran ez kontzididuteko datak aldatuko dabez. Aukeraketa prozesua apirilean bertan egingo dabe. Esperientzia amaitzean parte hartzileen bat egondako lurraldera bueltetan da hantxe kooperante jarraitzeko. Lurralde batzutako egoerea gatazkatsua dala begitandu ahal jakun arren Gazteria Zuzendaritzak GKEetan konfidantza osoa dauka.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa