Basauri, 2022-09-16
Hasierako helburua mantenduz heldu da Basauriko Dantza Agerketa 50. edizinora, hau da, jatorrizko dantzak erakustea jatorrizko dantza taldeen eskutik. Ohikoa izaten da 5-6 dantza talde aritzea baina bihar, 50. edizinoa izanda, 10 talde izango dira, Euskal Herri guztikoak. Lekeitioko Estudiantinea be izango da kalez kale dantza taldeakaz batera. Ekitaldiak gaur hasiko dira erromeriagaz. Bihar, saio nagusia, streaming bitartez jarraitu ahal izango da. Basauriko hiru dantza taldeak barriz, irailaren 25ean arituko dira Social Antzokian.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa