Euskadi, 2012-05-03
EHIGE, BIHE eta SAREAN alkarteek “Euskal Eskola Publikoa haratago” izeneko txostena aurkeztu dabe. Txostenak hezkuntza komunidadeak daukazan epe ertainerako erronkak batzen ditu: A eredua ezabatzea, hezkuntza zentroetako eraikinen berehalako barritzea, material digitalen banatzea edota irakasleen formazinoa handitzea. Erronka horreek aldarrikapen bihurtu gura dabez eta Celaá hezkuntza sailburuari Rajoyk hezkuntzan bultzatutako murrizketak ez betearazoteko eskatu deutse. Gaur aurkeztutako agiria gurasoen alkarteek eta lehen zein bigarren hezkuntzako irakasle edo zentroetako zuzendariek adostu dabe. Proposamen aberatsa izateagaz batera txosten irekia be badala nabarmendu dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa