Karrantza , 2021-04-09
Gaur, 2021eko apirilaren 9an, Artilearen Europako eguna ospatzen da lehenengoz. Egun honen harira, Mutur Beltz alkarteak `Ondo Bizi IV.Arte Egonaldia´ izeneko liburua aurkeztuko dau, gaur 18:30ean Karrantzako kultur etxean. Argitalpenak artista talde batek igaz Karrantzan garatu eban lana biltzen dau. Mutur Beltz alkartea 2017an hasi zan Ondo Bizi arte egonaldia antolatzen, artzaintzaren eta artearen ikuspuntuak eta baloreak Karrantzako herritarrei hurreratzeko asmoz. Aurtengo egonaldia bagilaren 10etik 21era bitartean izango da. Beka honetarako proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 2ra arte egongo da zabalik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa