Ondarroa, 2021-06-29
Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartzia aktore ondarrutarrek zuzendu, idatzi eta antzeztutako `Bibitxa´ obrea barriro ikusteko erea egongo da Ondarroako Beikozinin. Antzezlana aurtengo martian estreinau eben, eta Ondarroan lehenengo eta gero eskualdeko hainbat herritan eskaini ostean, orain antzezlanaren `Bibitxa 2.0´ bersino barria estreinauko dabe. Lau emonaldi izango dira, garagarrilaren 1ean, 4an, 8an eta 11n. Sarrerak Beikoziniko webgunean erosi daitekez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa