Euskal Herria , 2021-02-16
`Atzerrian lurra garratz´ obrea Huts Teatroa eta Artedrama-ren proiektu barria da. Amancay Gaztañaga zuzendua, Laura Penagos eta Ander Lipus aktoreek parte hartzen dabe. Aktore markinarrak kontau deuskunez, antzezlanaren muina migrazinoa da. Laura Penagos Kolonbian jaio zan baina hainbat urte daroaz Euskal Herrian. Bere bizipenetatik eta sentimenduetatik abiatzen da istorio hau. `Atzerrian lurra garratz´ Oñatin estreinau eben joan dan barikuan eta asteon, zapatuan, Markina-Xemeingo Uni frontoian eskainiko dabe. Ostean Euskal Herrian barrena ibiliko dira hainbat hilabetez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa