Bizkaia, 2021-11-10
ETAk 1991ean hildako bi urteko Fabio Morenoren bikiak barkamenari buruz berba egin eban orain dala gitxi Erandion izan dan gomuta ekitaldian. Alex Morenoren berbak entzuten Galo Bilbao izan zan Bizkaiko Eleizbarrutiko bake eta berradiskidetzarako arduraduna. Gertutik jarraitu dau Galok kasu hau eta indarkeriaren biktimen beste batzuk be bai. Berau alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan.
Gertautakoa ez ahazteko memoria ezinbestekoa da, baina beharbada ez gara izan gai belaunaldi barriei behar dan moduan transmititzeko.
Galo Bilbaoren esanetan transmisino on bat egiteko, biktimen testigantza ezinbestekoa da. ETAk armak itzi ebazanetik euskal gizarteak bizikidetzarako urratsak emon dauz; hala ere, egia jakitea biktimaren eskubidea da eta horretan egin behar da lan. Galo Bilbaoren berbetan biolentzia amaituta, ezin da esan dana konpondu danik "biktima bakotxak bere denporea behar dau".
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa