Euskal Herria, 2020-10-05
Eskola jantokiak koronabirusaren garai honetan zelan zaindu jakiteko manifestu bat sortu dabe. Jangeletan eskarmentu handia daukan "Gure platera, gure aukera" mogimenduak dekalogo moduko bat sortu dau eta proposamen ugari batzen dauz: ume txikienek jangelan barik ikasgelan bazkaltzea edo leku batzutan janaria tupper-ean batu eta etxera eroatea. Mogimendu honetako Lourdes Imaz eta Janire Txirapozu alkarrizketatu dogu gaur. Imaz eta Txirapozuren berbetan Eusko Jaurlaritzaren kontratazino barriak, berandu heldu diran arren, eskola-jantokietan onerako igerten hasi dira. Guraso batzuk eskatzen daben ordutegi jarraituari buruz itaunduta jardunaldi jarraiak arrisku batzuk be daukazala esan deuskue "Gure platera, gure aukera" plataformatik.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa