Ondarroa, 2021-11-03
Iñaki Errastik zuzenduko dau aurten be Ondarroako Antiguako Ama trainerua. Aste honetan hasi dira denboraldiko lehen entrenamendu saioak egiten eta Errasti pozik dago osatu dauen plantileagaz. Aurreko urteetan aldaketa asko egon ostean, aurten ez da nobedade handirik egongo Ondarroako traineruan. Azken denboraldietako lan onari eutsi eta hobetzen jarraitzea da ondarrutarren helburua.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa