EAE, 2016-06-02
Orain dala egun batzuk Getxoko Igeretxe Hotelean EAEko lehen eta bigarren hezkuntzako ehun irakasle inguru batzartu ziran. Urtero egiten dan GETXOLINGUAE topaketan, eskoletan izaten dan hizkuntzen transmisinoari buruz hausnartzen ibili izan dira. Gu geu gai honetan skontzeko helburuagaz EHUko Itziar Elorza eta Berritzegune Nagusiko Teresa Ruizegaz berbetan aritu gara. Itziar euskal unibersidade publikoan hizkuntza eta literaturaren didaktika departamenduan dabil. Teresa bestalde hizkuntza komunikazinorako gaitasuna aztertzen dauen arloan dihardu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa