Barakaldo, 2015-02-07
"Gerezien denbora" Lapurditik datorren uri-pastorala Barakaldon taularatuko dabe gaur.Industrializazinoak Baionako gizartean eragindako aldaketea azaltzen dau Gerezien denbora herria antzerkiak. Itxaro Bordak idatzi dau testua eta Beñat Axiari da zuzendaria. 120 bat lagunek hartu dabe parte pastoral post-industrial honetan,gehienak Lapurdin bizi diran zuberotarrak. Barakaldo Antzokian eskainiko dabe uri-pastoral, gaur arratsaldeko 17.00etan. Sarrerak internet bidez eskuratu ahal dira .
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa