Urdaibai, 2022-04-12
Gaztelugatxeko ermitarako igoerea Aste Santuan itxita egongo da. Urtarrilean itxi eben, mendi magal baten izandako lur jausiaren ondorioz.
Bizkaiko Foru Aldundia lanean dabil, eta Urremendi landa garapen alkartetik Aitziber Ansotegik esan deusku, udarako zabalik egotea itxaroten dabela. Udan ermitaraino igo ahal izango dala.
Busturialdean beste turismo eskaintza ugari dagoz eta horreexeetara joateko planak proposatu deuskuz Ansotegik: Urdaibai Bird Center, Gernikako Batzar Etxea, Bermeoko Arrantzale Museoa, itsasaderretik ibilteko piraguak, eskualdeko txakoli upategiak...
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa