Euskadi, 2022-07-18
Ibilgailu hibrido eta elektrikoen oraina eta geroa ikertzen dauzen IKERLANeko Andoni Saez de Ibarra izan dogu gaur berbaz "Goizeko Izarretan". Dagoeneko 500 kilometroko ahalmena daben ibilgalu elektrikoak dagoz baina 150 kilometroko ahalmena dabenakaz alderatuta garestiak dirala zehaztu deusku.
Distantzia luzeak egiterako orduan Saez de Ibarraren eretxian ohiturak aldatu behar doguz. Kafe bat hartzeko bost minutuko itxaronalditik ibilgailu elektrikoa kargetako hogei minutu itxarotera pasau behar dogula esan deusku IKERLANeko kideak. Ikertzaile honi sortu barri dan BTRA saria emon barri deutse.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa