Bizkaia, 2022-03-21
Bizkaiko SOS Arrazakeriak, gaur, xenofobiaren aurkako egunean manifestazinoa deitu dau Bilbon. Alkarteko kidea dana Sara Nicholson izan dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan. Nicholsonen eretxian administrazinoek pertsona migratuei, arrazializatuei eta ijiotei tratu desbardina emoten deutsie. Ertzaintzan esaterako kasu bat baino gehiago antzemon dabezala zehaztu deusku San Frantziskon jipoitu ebezan Fatimaren eta bere semearen kasua azalduz.
Ukrainatik heldutako errefuxiaduei emoten jaken harreraz galdetuta Nicholsonek dino harreran azalaren koloreak eragin nabarmena daukala.Bestalde Atzerritartasun Legea giza eskubideen kontrakoa dala gaineratu dau SOS Arrazakeriako ordezkariak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa