Dima, 2022-05-23
Dimako andrazko baten aurkako eraso matxistea salatzeko kontzentrazinoa egingo dabe gaur. Andraizea andra taldeak deituta arratsaldeko sei terdietan izango da Dimako plazan. Orain dala urtebete gertatu zan erasoa Zintruenigon, Nafarroan. Ustezko erasotzailea atxilotu eta kasuaren larritasuna ikusita, kartzelara bialdu eben, baina bederatzi hilabetera epaile aldaketa baten ondorioz, kaleran geratu zan. Txarto Tornero Andraizea alkarteko kideagaz berba egin dogu. Biktimea bildurtuta dago, eta herritik alde egin dau. Biktimaren alde dagozala erakutsi nahi dabe gaurko alkarretaratze zaratatsuagaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa