Ondarroa - Bilbao, 2020-02-24
Ondarroako Ekairen aitak, Elaxar Lersundik, gazte transexualen egunerokotasunean hondino asko hobetzeko dagoala esan dau. 16 urteko Ekai gazteak bere buruaz beste egin ebanetik 2 urte bete diranean gaur astelehenez berari buruz egindako dokumentala estreinauko dabe. Proiekzinoa Bilboko Arriaga Antzokian gaur arratsaldeko 20:00etan izango da ZINEGOAK jaialdiaren barruan. Elaxar Lersundi, Ekairen aita “Goizeko Izarretan” irratsaioan euki dogu gaur, Lersundik dino gazte transen eskubide batzuk hobetu diran arren lan handia dagoala hondino aurretik. Dokumentaleko egilea be, Arantza Ibarra, geurean izan da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa