Euskadi, 2022-03-30
Eskola jazarpenaren aurkako kongresua egingo dabe gaur eta bihar Bilbon. “Ongizate emozionala eta bizikidetzarekin denok BAT” izenburupean goi mailako hizlariek hartuko dabe parte. Aitor Albizu, Berritzegune Nagusiko Bizikasi ekimenaren arduradunak esan deuskunez, eskolak osasuna sustatzeko lekuak izan behar dira. Adi egon behar dogu eta kontuan hartu beharreko seinaleak zeintzuk izan ahal diran azaldu deusku.
Susmoa dagoanean eta eskolara goazanean, ezin da onartu eskolatik umeen kontua dala esaten badeuskue. Bizikasi.euskadi.eus webgunean zelan jokatu behar dan azaltzen deuskue. Iazko ikasturtean 129 jazarpen kasu identifikau ebezan Euskadin. Hezkuntza ikuskaritzak aztertu ebazan 996 kasuetatik ,3 hain zuzen.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa