Bilbo, 2020-07-24
Kirmen Uribe idazlearen lanari buruzko liburua kaleratu dau EHUak BFAren laguntzeagaz. Bitartean heldu eskutik, Bilbao-New York-Bilbao, Musche, Elkarrekin esnatzeko ordua edo 17 segundo idazle ondarrutarrak urteetan zehar sortu dauzen argitalpenak dira. Goi mailako adituek Uriberen lan guztiei buruzko gogoeta kritikoa batu dabe gaur Bilbon aurkeztutako liburu barrian. Honakoa Kirmen Uriberen obrari buruzko lehen lanketa kolektibo eta akademikoa da. Hasier Arraiz idazleak, Uriberen hiru elebarrien oinarrian dagoan helburuez eta poetikaz idatzi dau. Leyre Arrieta historialariak “Elkarrekin esnatzeko ordua” nobelaren testuinguru historikoan sakondu dau. Kaliforniako Unibersidadeko irakaslea dan Estibalitz Ezkerrak “Bitartean heldu eskutik” poema liburuan gorputza, afektua eta keinua zelan lantzen diran aztertu dau. Liburuaren aurkezpenean egon dan Kirmen Uribek berak kritikoen beharra azpimarratu dau. Kirmen Uribe “Bizitza, fikzinoa” liburua EHUko Mikel Laboa katedraren bildumaren barruan kokatzen da eta editoreak Marijo Olaziregi eta Amaia Elizalde izan dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa