Bilbo, 2022-03-29
Bilboko Portuko garraiolari gehienek huelgea bertan behera laga dabe. Bilboko Portuko zuzendariaren ondokoak Andima Ormaetxek atzo izan gendun "Goizeko Izarretan" saioan. Moiletan edukiontzi asko pilotuta daukiezala esaten euskun. Zama kamoien bidez eta trenez be eroaten dabez portutik. Kamioi asko geratuta egon dira baina apurka apurka normaltasunera itzultzen ei dabilz. Trenak be horretan zelan laguntzen dauen azaldu deusku Andima Ormaetxek.
Bestalde turismoari begira 80 gurutzontzi helduko dira aurten Bilboko Portura. Hori da aurrreikusita daukena, eta bete ezkero, 2022a urte ona izango dala esan deusku Bilboko Portuko zuzendari ordeak, Andima Ormaetxek. Bien bitartean Bilboko Portuan ingurumen inpaktua murrizteko asmoagaz jarraitzen dabe. Itsasontziek gitxiago kutsatu dagien neurriak hartzen.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa