Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

"Bilboko Portuko edukiontzien %25 trenez ataraten gabilz"

Bilbo, 2022-03-29

Bilboko Portuko garraiolari gehienek huelgea bertan behera laga dabe. Bilboko Portuko zuzendariaren ondokoak Andima Ormaetxek atzo izan gendun "Goizeko Izarretan" saioan. Moiletan edukiontzi asko pilotuta daukiezala esaten euskun. Zama kamoien bidez eta trenez be eroaten dabez portutik. Kamioi asko geratuta egon dira baina apurka apurka normaltasunera itzultzen ei dabilz. Trenak be horretan zelan laguntzen dauen azaldu deusku Andima Ormaetxek.

Bestalde turismoari begira 80 gurutzontzi helduko dira aurten Bilboko Portura. Hori da aurrreikusita daukena, eta bete ezkero, 2022a urte ona izango dala esan deusku Bilboko Portuko zuzendari ordeak, Andima Ormaetxek. Bien bitartean Bilboko Portuan ingurumen inpaktua murrizteko asmoagaz jarraitzen dabe. Itsasontziek gitxiago kutsatu dagien neurriak hartzen.

  

Andima Ormaetxe

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia