Gernika, 2012-06-03
Gernika-Lumon herri barruan bidegorriak egiteko aldarrikapena abiatu dabe asteburuan. Bizikleta martxea egin dabe horretarako. “Bidegorrrixe Gernikan” plataformakoek dinoe sahiesbidea egin zanetik herri barruko trafikoa gitxitu dala eta ezinbestekotzat joten dabe Lumo kenduta, Gernikako auzo guztietatik igaro beharreko bidegorri sarea. Bizikletea gero eta gehiagok erabilten dabe eta garraio horren aldeko apostuari lehentasuna emon behar jako plataformaren ustetan. Horretarako hainbat atxikimendu jaso dabez eta udalabatzaren babesa be jaso dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa