Ea-Bilbo, 2018-03-21
Bederatzi abestiz osotutako lan barriak jazz ikutuak eukiteagaz batera aitatasuna, deskonexino digitala edo adierazpen askatasuna lako gaiak jorratzen dauz. Diskoa bagilean aurkeztuko dabe eta kontzertuak orduan hasiko dira. Eako musikariaren proiektu barrian 7 musikarik hartu dabe parte: ahotsagaz batera, pianoa, bibolina, baxua, kitarrea eta bateria entzungo doguz. Diskoa Urdulizeko Tio Pete estudioan zuzeneko oso bat eginda grabau dabe. “Asunak” bidebazterrean jaioten diran bizigarriak dirala esan deusku Josu Bergarak. Beragaz batera taldeko bibolinjolea dan Nerea Alberdi be egon da gugaz berbaz. Lan barrian agertzen diran kantu batzuk akustikoan jo dabez Bizkaia Irratiko estudioetan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa