Bizkaia, 2021-11-26
“Apaiz kartzela” film-dokumentala gaurtik zinema aretoetan. Frankismo garaian Zamorako espetxean preso egon ziran abadeen borroka kontetan dau lanak, lekukotzen bitartez. Xabier Amuriza da pantailan ikusko dogunetako bat. Egin dan lan hau egokia, duina eta ona dala esan deusku. Amuriza alkarrizketatu dogu gaur "Goizeko Izarretan" saioan
Zamorako kartzela, kartzela bakarra izan zan eleiz gizonentzat, Frankismoan sortutakoa. Hainbat zinema jaialditan ikusi ahal izan da orain arte. Bartzelonan, Edinburgon, Caracasen eta Napolin besteak beste. Ritxi Lizartza, Oier Aranzabal eta David Pallaresek zuzendu dabe lana.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa