Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

"Alkohola edanda gidatzen dabenek bide indarkeria eragiten dabe"

Bizkaia, 2017-05-22

STOP Istripuak alkartetik eta DYAtik uste dabe gidariek, txirrindulariek eta oinezkoek errepidean arreta maila bajau dabela. Igaz 7.946 istripu egon ziran, 2015ean baino 672 gehiago. Hemendik aurrera kontrolen baten, alkohola ta drogakaitik, behin baino gehiagotan positibo emon daben gidariek gidabaimena berreskuratzeko desintoxikazino tratamendu bat egin beharko dabe. Espainiako gobernuak hartutako neurri hori nahikoa ez dala uste dau STOP Istripuak alkarteak. Alkarte honetako kidea dan Garazi Iriondoren eretxian istripuen kopurua murrizteko zigor handiagoak ezarri beharko litzatekez. Bizkaiko DYAn uste dabe bide segurtasunari garrantzia handiagoa emon behar jakola. Errepidean segurtasuna hobetzeko danon inplikazinoa eskatu dau DYAko koordinatzailea dan Nagore Garciak.

 

Nagore Garcia - Garazi Iriondo

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia