Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteakrss

Joxe Mari Iriondo

Joxe Mari Iriondo: 'sare sozialak iraultza dira baina baita gaisotasuna be'

Bilbo, 2017-07-14

Telebistatik eta irratitik egiten jaku ezagun Joxe Mari Iriondo baina lan asko egindakoa da. Besteak beste, Ez dok amairuren sorreran parte hartu eban, bertsolaritzeagaz lotura estua dauka... Danen inguruan hausnartu dogu gaurko Lau Haizetara saioan. ...Gehiago irakurri

Mundua dantzan Portugaleten

Portugalete, 2017-07-14

43. Folklore jaialdia egingo dabe garagarrilaren 17tik 20ra bitartean. Herriko Elai Alai taldeagaz batera egongo dira Polonia, Ekuador, Mexiko, Errusia eta Indiako taldeak. Ekitaldi guztiak gaueko 21.30etan hasiko dira. 

Via Campesinaren Konferentzia prest

Derio, 2017-07-14

 Domekan hasiko da, garagarrilaren 24ra arte, Via Campesinaren VII. Konferentzia. Erabagi gune nagusia da izatez, eta aurrera begirako erronka eta lan ildoak aztertuko ditue. Gehiago irakurri

Harkaitz Millan: "Turistek gero ta sarriago uriburuetatik haratagokoa ezagutu nahi dabe"

Euskadi, 2017-07-14

Udako lehenengo asteetan gurera etorritako turista gehienak espainiarrak, britainarrak eta frantziarrak izan dira, erdi mailako edo goi mailako egoera ekonomikoa dabenak. Basquetour-eko zuzendaria dan Harkaitz Millanen arabera turistak gero eta gehiagotan...Gehiago irakurri
Luis Mari Bengoa

Luis Mari Bengoa: 'Ez naz inoz gelditu, egunero egin dot zeozer'

Bilbo , 2017-07-13

Luis Mari Bengoagaz hasi dogu gaurko Lau Haizetara saioa. Herri kirolak antolatzen ikusten dogu gaur egun baina telebistan zein tronpetea joten be ikusi zeinkie. Gauza asko egindakoa da eta inoz ez dala geldi egon aitortu deusku.  

EquaPPeal, harreman osasuntsuak

Bilbo, 2017-07-13

 EquAPPeal izeneko gizarte sarea osotu dabe estereotipo sexistetatik urrundutako hartuemonak sortzeko. Disfrutetako harremanak, indarkeria eta jeloskortasun bakoak. Matiz alkarteak garatu dau aplikazinoa, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta. Gehiago irakurri

Gizarteari emoten boluntariotza korporatiboaren bidez

Bizkaia, 2017-07-13

 Innobasque-ek antolatuta boluntariotza korporatiboaren eraginak aztertu ditue asteon. Boluntariotza korporatiboa enpresan lan boluntarioari eskeintzen jakon denporea da. Horretarako gizarteari emoteko nahia egotea beharrezkoa dala esan deuskue Ner G...Gehiago irakurri

Zinea kalean auzoz auzo

Bilbo, 2017-07-13

 "Udan zinea zeure auzoan" ekimena ipini dabe martxan beste behin Bilbon. Barruti guztietan eskeiniko dira pelikulak kalean. Arriaga plazan lehenengo saioak eta amaierako maratoia Artxandan, abuztuaren 11n. 

Olatz Altuna: "Umeakaitik ez balitz kale neurketako emoitzak eskasagoak izango litzatekez"

Euskal Herria, 2017-07-13

Kalean euskeraz gehiago entzun daiten esfortzu guztiak erabilera indartzean egin behar dirala uste dau Soziolingustika Klusterrak. Erakunde honek aurkeztutako txostenaren arabera kaleko euskeraren erabilerea puntu bat jatsi da azken 5 urteetan. Umeakaitik...Gehiago irakurri
Xabi Solano

Xabi Solano: 'txarto nagoanean trikitixeagaz nota batzuk jo eta burua joaten jata'

Bilbo, 2017-07-12

Musikari hernaniarra txikitan hasi zan trikitixea joten eta Etzakit-en ibilbidea amaitu zanean hiru hilabete trikitixea jo barik egon zan. Baina jo barik ezin dauala egon aitortu deusku. Txarto dagoanean be soinua aldean jarri eta hobeto sentitzen dala.&n...Gehiago irakurri
Hasiera  << 587 588 589 590 591 >>  Amaiera
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia