Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteakrss

Ana E. Altuna: "Melilla eta Ceutan kolorea baltza da, baztertuen artean baztertuena"

Melilla, 2017-08-03

Ceutako hesia asteon saltau daben 73 migratzaileetatik 15 zaurituta dagoz. Ahalegina egin eben 200 migratzaileetatik 73k hesia igarotea lortu eben. Horretatik hamabostek hesian dagozan aiztoek edo kontzertinek eragindako zauriak jasan dabez. Polizia Nazio...Gehiago irakurri

Irati G. Larena: "Gozamena da gure aizkorarik zorrotzena"

Bilbo, 2017-08-03

Sexu erasoak salatzeko mezuetan emakumearen biktimizazinoa sahiestu behar dala uste dau Bilgune Feministak. Biktimizazino horrek , neurri baten, jaiak bildurrez betetea ekarri leikela esan deusku plataforma honetako kidea dan Irati Gonzalez Larenak. ...Gehiago irakurri
Otxandio

Otxandioko eleizako atartea konpontzeko organo kontzertua antolatu dabe

Otxandio , 2017-08-03

Bihar, arratsaldeko 19etan izango da Santa Marina eleizan. Benantzi Bilbaok eskeiniko dau kontzertua. Sarrerarik ez da ordaindu behar baina hurbiltzen diranek borondatea emoteko aukerea eukiko dabe. 
Urdaibai

Bermeok, Mundakak eta Gernikak turismo eskeintza bateratua daukie

Bermeo, 2017-08-02

Urdaibaiko turismoa modu bateratuan eskeintzeko bat egin dabe hiru herrietako turismo bulegoek. Holan ba, 50 proposamen baino gehiago batu dabez. Bermeoko turismo bulegoko arduradunak, Bego Gangoitik, emon deuskuz azalpenak Lau Haizetara saioan. Gehiago irakurri
Artie dantza taldea

Artie Dantza Taldeak bere 30. urteurrena ospatuko dau gaur

Gautegiz Arteaga, 2017-07-29

Gautegiz Arteagako dantza taldea 1987. urtean sortu zan. Dantza ikastaro batzuetatik sortu zan ideia eta holan sortu eben herriko dantza taldea. Gaur egun 70 bat dantzari daukaz.  30 urte bete dabezala eta gaurko hainbat ekitaldi prestau dabez. Azoka...Gehiago irakurri
Oihana Azkorbebeitia

Oihana Azkorbebeitia: 'Orain asko disfrutatzen nabil mendian'

Bilbo, 2017-07-28

Mendiko lasteketetan dabil Oihana Azkorbebeitia abadiñarra. Munduko kopako buru da une honetan eta asteburuan Andorran dauka hurrengo lasterketea.  Mendian korrika zergaitik hasi zan eta lasterketak zelan bizi dauazan kontau deusku Lau Haizeta...Gehiago irakurri
Agus Barandiaran

Agus Barandiaran: 'Trikitixak oso osasun ona dauka'

Bilbo, 2017-07-27

Korrontzi taldeko buruagaz egin dogu berba gaurko Lau Haizetara saioan. Urtean zehar gure kolaboratzaile izan dana gaztetan hasi zan trikitixea joten eta Urgabe taldeagaz Euskal Herriko plaza gehienetan jo ostean sortu eban Korrontzi.  Gaur egun Korr...Gehiago irakurri
Nekane Balluerka

Nazinoartekotzea, elebitasuna eta genero bardintasunaren plan barria dira datorren ikasturterako Balluerkaren erronka nagusienak

Bilbo, 2017-07-27

EHUko errektoreak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, horrexek izango dira 2017-18 ikasturterako erronka nagusienak. Amaitu barri dan ikasturtea ondo joan dala be esan deusku Nekane Balluerkak Goizeko Izarretan saioan. 
Xabi Paya

Xabi Paya: 'Gure gurasoek gugaz egin daben esfortzua egingo balebe erdaldun danek Euskal Herria oso desbardina litzateke'

Getxo, 2017-07-26

Bertsolari lez ezagutu genduan baina azken aldian Donostia 2016ko arduradun lez sarriago ikusi dogu. Behin lan hori amaituta barriro Bizkaira etorri da Xabi Paya getxoztarra eta udan bertso saio baten baino gehiagotan ikusiko dogula esan deusku. Gehiago irakurri
Logopedak

Zahar egoitzen dekretuan logopeden lana batzea eskatu dabe

Bilbo, 2017-07-26

Euskadiko Logopeden Alkargotik egin dabe eskaria. Eusko Jaurlaritzak orain dala gitxi kaleratu dau zahar etxeen inguruko dekretua eta logopeden profila bertan ez dala sartzen salatu dabe. Besteak beste, adinekoen artean disfagia edo irenste arazoei aurre ...Gehiago irakurri
Hasiera  << 584 585 586 587 588 >>  Amaiera
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia