Labayruren erakusmahaian dauka salgai "Fedea gurekin dugu" lana Juanjo Elezkano abadeak. Ataraten dauen diruaren zati bat preminea dabenei laguntzeko erabiliko dau, eta ganerakoagaz disko gehiago atarateko ahalegina egingo dau. Gehiago irakurri
Betiko lanak ez ezik nobedadeak be eroan ditu Labayru Fundazioak Durangoko azokara: Idatz eta mintz, "Oskar Elgezabal: bizipenak eta pasadizoak", Arratiako dantza-koplak eta abar. Egunero dagoz Durangoko azokan. Gehiago irakurri
Diskoak saldu eta sinatzen topauko dozue Zea Mays Durangon. 20 urte beteko ditue aurton, eta abenduaren 22an kontzertua emongo dabe Bilboko Kafe Antzokian.
Bilboko Portutik Yemengo gerrarako ta beste gatazka armadu batzutarako armak garraiatzen dauzen itsasontzi batek urteten ei dau hamabostaldian behin. Jarduera hori eteteko eta EAEn armak ekoizten dabezan enpresen produkzinoa salatzeko Euskal Herriko Mogim...Gehiago irakurri
Emakundek emon deutson bardintasun sariagaitik oso hunkituta dago Virginia Imaz. Pedagogiaren munduan sartu zanean hezkidetzearen aldeko sentsibilizazinotik edaten hasi zala kontau deusku. Ipuin kontaketetan, ahozko narrazinoetan, klown ikuskizunetan etab...Gehiago irakurri
Bilbo mendi zinemagintzaren ardatz bihurtuko da Mendi Film Festivalaren 10.edizinoa abenduaren 8tik 17ra.51 filmek osotutako dabe Sail Ofiziala eta Jennifer Peedom zuzendariaren MOuntain filmak zabalduko dau Euskalduna Jauregiko hasiera ekitaldia bihar.Gehiago irakurri
Jon Maiagaz gaur Durangoko Azokan aurkeztu dauen "Berriak jaio ginen" liburuari buruz egin dogu berba. Argitalpen horretan bertsolaritzeak 90ko hamarkadan izandako eraldaketaren erretratu pertsonala egiten dau Maiak. BECeko abenduaren 17ko final...Gehiago irakurri
Arlo batzuetan falta dira espezialistak, nahiz eta arazoa handi ez dan: lehenengo arretako medikuak, traumatologoak eta oftalmologoak falta dira, besteak beste. Ez dago MIR plaza nahikoa medikuntza ikasleentzat, baina gai horretan Osakidetzak ezin d...Gehiago irakurri
Bihartik domekara bitartean izango da Durangoko azokea , aurtengoa 52. edizinoa da. Zelan sortu zan zelako ibilbidea egin dauan eta abar luze bat kontau deusku Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazinoko historialariak.Gehiago irakurri