Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteakrss

Zergaitik agertzen dira insektoak beroagaz ?

Bilbo, 2018-10-17

Miren Bego Urrutia zientzilaria, animalien fisiologian aitua danak gaurko saioan insektoen inguruen berba egin deusku eta benetan kontu interesgarriak aipatu deuskuz.

Eneko Piedra: "Suomiera ikastea ez da hain gatxa"

Tampere (Finlandia), 2018-10-17

Tamperen haginlari bost urte daroaz Eneko Piedra bilbotarrak. Finlandian zelako bizimodua egiten dauen azaldu deusku. Askoren inbidia dan hezkuntza sistemaren funtzionamenduaz edo gurasoek seme-alabak eukiteko daukiezan laguntzez berbaz aritu gara beragaz...Gehiago irakurri

"Irmotasun pragmatikoa eta koherentzia dotorea"

Iruñea, 2018-10-17

Pedro Miguel Etxenikek berba horreek erabili dauz Carlos Garaikoetxea definiduteko. Horreek eta beste batzuk irakurri geinkez Garaikoetxeari buruz Elixabete Garmendiak idatzii barri dauen liburuan.  Leizaolaren lekukoa hartu eban lehendakaria, Euskad...Gehiago irakurri
Ander Gayoso (Arenas)

Nasaitasuna, denporaldia hasteko

Bilbo, 2018-10-17

Arenasek nasai samar hasi dau denporaldia. Sailkapenaren erdi-erdian dago, zortzi jardunaldiren ostean. Ander Gayoso ezker hegalekoagaz egin dogu berba Atetik saioan (eguaztena, 14.30). Asier Goiria Amorebietako kirol zuzendaria eta Aitor Txakartegi Santu...Gehiago irakurri

Jon Ander Egaña:"elikadurearena sektore estrategikoa da"

Bilbo, 2018-10-16

 Badala eta izango dala esan deusku Elikaduraren Klusterreko zuzendariak. 92 enpresa inguru dagoz klusterrrean gaur egun. Iaz 9.000 milioiko fakturazinoa euki eben, eta 25.000 enplegu inguru. Elikadura arlo guztia hartzen dau kluster  honek, eta...Gehiago irakurri

Jose Mari Iriondo: "Xalbadorren Egunera jenderik gehien Bizkaitik dator"

Urepele (Behe Nafarroa), 2018-10-16

Astegoien honetan, urriaren 20an eta 21ean, hiru bertsolari eta bertso-jartzaile omenduko dabez Urepelen, Xalbadorren egunean. Deiadarra alkarteak antolatzen dau Xalbadorren eguna. Aurtengoa 15garrena da. Antolakuntza taldean dabilen Jose Mari Iriondogaz ...Gehiago irakurri

Maite Albisu Altolagirre: "Enbrioiak hoba izoztu ostean transferidutea"

Leioa - Donostia, 2018-10-16

IVI klinikako ginekologea dan Maite Albisu Altolagirrek azaldu deuskunez ugalkortasunerako in-vitro teknikan aurrerapauso ugari emon dira azkenaldion. AEBetan gai honi buruzko nazinoarteko biltzarra egin dabe, hiru dimentsinotako ekografiez eta enbrioien ...Gehiago irakurri

Alex Rodriguez: "Jokinek bullynga jasan ebanean nik be jasan neban"

Bilbo, 2018-10-16

Hori izan da "De Fobos y Deimos" bideojokoa sortzeko Alex Rodriguez bilbotarrak euki dauen motiboetariko bat. Bideojokoa LGTBI komunidadeko umeek jasan leikien bullying-ari aurre egiteko tresna bat eta hezkuntza zentroetan apliketako bertsinoa b...Gehiago irakurri

Koldo Gutierrez: "Errudunek Iñigori egin eutsenagaitik ordaindu beharko dabe"

Bilbo, 2018-10-15

Sei ertzain jesarriko dira gaurtik aurrera akusaduen aulkian, Cabacas auziaren epaiketan. Akusazino partikularrak ertzainei leporatzen deutse Iñigo Cabacas zuhurtziagabekeriaz hiltea. Fiskaltzeak, absoluzinoa eskatu dau. 2012tik hona, urte gogorrak...Gehiago irakurri

Unai Lauzirika: "28 mila ikasle daukazan Leipzigeko unibersidadean behar egiten dot"

Leipzig (Alemania), 2018-10-15

Unai Lauzirika lekeitiarrak urte batzuk daroaz Alemaniako unibersidade baten irakasle. Etxepare Institutoaren bitartez euskera eta euskal kulturea irakasten dauz Leipzigeko Unibersidadean. Unai "Lau Haizetara" saioko "Elaien Etxea" tar...Gehiago irakurri
Hasiera  << 472 473 474 475 476 >>  Amaiera
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia