Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteakrss

Eragintza

Begoña Errazti (Eragintza): "Igaz 600 bat persona igaro ziran Eragintza Fundaziotik".

Bilbo , 2019-05-22

 Buruko gaixotasun bat daukien personek jasaten dabezan etiketek eta aurreretxiek kalte handia egiten dabe herritar honeen gizarteratzean eta laneratzean. Eragintza Fundazioa 1991.urtean sortu zan Bizkaiko Foru Aldundia, Confebask eta BBK-ren eskutik...Gehiago irakurri

Neurotoxinak zer dira??

Bilbao, 2019-05-22

 Miren Bego Urrutia Euskal Herriko Unibertsitateko zientzilaria da, Ikerkuntza Gizartean zabaltzeko zuzendaria. Neurotoxinan inguruan luze zabal egin deusku berba. 

David Razkin Bucarest-era bizikletaz TXAKURBIZI ekimen solidarioa burutzeko

Bilbao, 2019-05-22

David Razkin markinarra da eta Bilboko Maristas Ikastetxeko Matematika irakaslea da.Bucarest-era bere bizikleteagaz eta Kuba txakurragaz joango da, guztira 4000 kilometro osotu beharko dauz bi hilabetetan . SED gobernuz kanpoko erakundearen bidez egingo d...Gehiago irakurri

Afrika eguna zapatuan

Bilbo, 2019-05-22

Ekimen ugari eratu da han hor hemenka Afrika eguna dala-eta. Haurralde Fundazinoak Gipuzkoan egingo ditu bere ekitaldiak. Euren lan zein dan azaldu deuskue, eta batez be ume eta emakumeei laguntzera bideratuta dago. Gehiago irakurri

Maria Lopez: "Gero eta maila altuagoa dago emakumezkoen arraunketan"

Sestao, 2019-05-22

 Kaikuko traineru txikiak Bizkaiko txapelketea irabazi eban joan zan asteburuan. Deustu faborito bazan be, tomaterek huts egin eben bigarren ziabigan eta ezin izan eben jarraitu lehian Kaikugaz. Maria Lopez, Kaikuko arraunlariak esan deusku ez dabela...Gehiago irakurri

Euskera plazara Getxon

Getxo, 2019-05-22

Berbodromoa egingo dabe Getxon gaur eta bihar. Gaurkoa digitala izango da, Mintzanet bidez. Bihar, taldeka batuko dira San Nikolasen goizean eta Erromon arratsaldean. Egizu alkarteak antolatutako ekitaldian.Gehiago irakurri

Zabalik dago Zero Plastiko Urdaibai jardunaldian izena emoteko epea

Urdaibai, 2019-05-22

 Bagilaren zortzian Urdaibaiko itsasbazterra garbitzeko jardunaldia burutuko dabe goizeko bederatzietatik aurrera. Urdaibai Biosfera Erreserbatik Niko Garcia Borreguero zuzendariak esan deusku garbiketa lanetarako 2.500 lagun batzea itxaroten dabela....Gehiago irakurri
Pedro Durana

Derioko Seminarioari buruzko dokumentala martxan

Derio, 2019-05-21

 Pedro Durana gernikarra zine-zuzendaria eta gidoilaria da. Bere 17.egitasmoa izango dana prestetan dabil: Derioko Seminarioko bizitzari buruzko dokumentala. Helburua, zemendian estrenetea da. 

J.M. Aburto:"Bilbo segurua, eta izan be horixe da gure lehentasunetarikoa"

Bilbo, 2019-05-21

Tarteka Bilboko segurtasuna zalantzan jarten bada be, segurua dala argitu deusku jarduneko alkate eta EAJren alkategaia danak. Agintaldian zehar sinatutako segurtasun hitzarmena nabarmendu deusku. Arlo ezbardinetan daukiezan asmoez egin deusku berba Aburt...Gehiago irakurri

Bermeok irabazi dau Bizkaiko trainerila txapelketea gizonezkoetan

Ondarroa, 2019-05-21

 Bermeoko ontziak irabazi dau Bizkaiko traineru txikien txapelketea gizonezkoetan Isuntza eta Ondarroaren aurretik. Lur Uribarren patroiak zuzendutako ontziak zortzi segunduko aldea kendu eutson bigarrenari eta hamarrekoa hirugarrenari. Ondarroan jok...Gehiago irakurri
Hasiera  << 391 392 393 394 395 >>  Amaiera
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia