Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteakrss

Eguerdion!

Euskara hobetuz: Zelan esango zeunke "Eguerdi on" erderaz?

Bilbo, 2020-09-03

Adolfo Arejitagaz erabilten dogun euskerea hobetzen saiatzen gara astero. Oraingoan be, aholkun interesanteak emon deuskuz. Esaterako, "eguerdi on!" asko erabilten dan lokuzinoa da. Baina, ondo erabilita dago? 
basoa

Natura hezkuntzarako gune gehigarria izatea eskatzen dabiz

Bilbo, 2020-09-03

"Eskola Naturan!" ekimena ezagutu dogu. Mikel Barcenilla irakasleak, euskal eskola publikoko hainbat irakaslek osotzen duten taldearen barri emon deusku. Naturguneak, - basoak, parkeak, landak...- hezkuntza arautuan integratzearen onurak zabaldu...Gehiago irakurri
GAZ Limbo

Irailaren 18rako lan barria izango dabe G.A.Z Limbo lekeitiarrek

Lekeitio, 2020-09-03

GAZ Limbo musika taldeak  "trap" musika estiloa lantzen dau, musikan metal-doinuetan hasi arren. Bigarren lana prest daukie eta irailaren 18an kalean izatea da euren asmoa. Deabru edo demonioek zeresan berezia izango dabe, eurek euren doinu...Gehiago irakurri
Jon Uriarte

Getxophoton espazio publikoa digitalean be aldarrikatuko dabe

Getxo, 2020-09-03

Getxophoto hasiko da gaur eta irailaren 27ra arte, izango da bai zer ikusi eta zertan parte hartu. Kalera! leloagaz eta pandemiara egokituta, proposamen ugari dakarz aurtengo edizioak be. Jon Uriarte zuzendari artistikoak azaldu deuskuz horretako batzuk.Gehiago irakurri
Lehiaketa deialdia

Zurrumurruen kontrako kontakizun laburrak

Bilbo, 2020-09-02

Bilboko Udalak "Zurrumurruri Ez" ekimenaren barruan, aurten laugarrengoz, kontakizun laburren lehiaketa antolatu dau. 18 urtetik gorako edonork, euskaraz zein gazteleraz, parte hartu leike eta iraila osoa dauka lanak aurkezteko: gehien jota lau ...Gehiago irakurri
Ruben Gorospe

Ruben Gorospek Tourmalet mendia atzerantz igoko dau

Mañaria, 2020-09-02

Ruben Gorospek konfinamendu garaian sare sozialetan erronka bitxia bota eutson bere buruari: Tourmalet-a atzeraka igotea. Probarako eguna ipinita dauka: irailaren 20a. Ideiaren nondik norakoak eta prestaketak zelan daroazen jakiteko Mañariko txirri...Gehiago irakurri
Malekoia

Aritz Elordieta: "Malekoia txiringitoaren azken urtea da hauxe"

Lekeitio, 2020-08-31

Lekeitio jendez bete da aurten be udan, nahiz eta urte berezia izan. Malekoia txiringitoan igarri dabe hori. Aritz Elordieta arduradunetako bategaz berba egiteko aukerea izan dogu eta berak emon deusku, Malekoia ezagutu daben askok penaz hartuko daben alb...Gehiago irakurri

I. Mendialdua (Weetbe): "Birusetik babesteko musuko gardenak sortu doguz"

Dima, 2020-08-28

Weetbe enpresea Itsasok, Marcos eta Iñaki gazte bizkaitarrek sortu dabe. Aurpegiak alkarri ikusi ahal izateko maskara gardenen aldeko proiektuari heldu deutse eta enpresea Dimako Ziarrusta industriagunean sortzea erabagi dabe. Musuko barritzaile et...Gehiago irakurri

Inaxio Oiarzabal (SARE): "Presoen bisitetan izandako murrizketakaz ez gatoz bat"

Euskal Herria, 2020-08-27

Presoek espetxetan eukiten dabezan bisitetan Espainiako Espetxeen Zuzendaritzak eragindako murrizketak salatu dauz SAREk. Espainiako gobernuak esan dau presoen osasun baldintzak bermatzeko pandemian Vis a vis -ak bertan behera iztea beste erremediorik ez ...Gehiago irakurri
Errefuxiatuak

Arantza Gutierrez: "Migratzaileak ez dira bestea, geu dira"

Bilbo, 2020-08-27

Migratzaileen eskubideak aldarrikatzeko karabana geldia eratu dabe. Besteak beste, Bilbon, Bermeon eta Santurtzin egongo dira egunotan. Arantza Gutierrez Ongietorri Errefuxiatuak-Mugak Zabalduzeko kideagaz egin dogu berba. Migratzaileak bestea barik geu d...Gehiago irakurri
Hasiera  << 261 262 263 264 265 >>  Amaiera
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia